2003. urteaz geroztik astronautek Nazioarteko Egoitza Espazialetik argazkiak atera dituzte. Horietako asko komunikabide desberdinetan zein interneten argitaratu dira. Hala ere, argazki gehienak oraindik artxiboan gorderik daude eta ez dute oraindik argia ikusi. galeria honetatik argazkiak aukeratu ditugu hiriak gauez erakusten duten mila adibide baino gehiago agerian uzteko. Dena den, ehundaka, milaka argazki daude oraindik argitaratzear… lagun gaitzazu!!
Argi-kutsadurak arazo larriak sortzen ditu. Bere eragina zure logelatik nahiz ehunka kilometrora neur daiteke. Argiak gauaren funtsa den iluntasuna suntsitzen du. Gizakiok betidanik iluntasunaren beldur izan gara, baina argi gehiegikeriak eragin negatiboak ditu ekosisteman eta gure osasunean.
Satelite bidezko irudiek eremu handien argiztapena nolakoa den konparatzen laguntzen digute. Astronautek ateratako argazkien koloreei esker, planetako hiri askoren argiztapenaren efizientzia baliozta dezakegu.
Hiritarrek egiten duten zientzia ikerketa zientifikorako eta hezkuntzarako tresna baliogarria da. Astronautek egindako argazkiak sailkatzen laguntzen duzun bitartean geografia ikasteaz gain, Lurra gauez nolakoa den ikas dezakezu. Txantiloiak lantzen gizakiok ordenagailuak baino eraginkorragoak gara. Beraz, edozeinek ekarpen esanguratsua egin dezake.
Irudiak sailkatzen eta irudietan agertzen den kokapena zehazten lagunduko diguten bolondresak behar ditugu, argi-kutsaduraren mapak sortzeko. Gobernu eta agintariek argi-kutsadura murrizteko erabaki egokiak hartzen lagunduko dute mapa horiek.
Behin gaueko irudiak sailkatuta ditugula, gerta daiteke askotan ez jakitea zein hiriri dagozkien. Aplikazio honi esker planetaren zein zati agertzen den jakingo dugu.
Erraza da. Nahikoa duzu irudiaren gainean sakatzea eta mapak berak kokapena zehaztuko du.
Hona hemen azken pausua. Hiriak identifikatu eta gero geoerreferentziatu behar dira. Prozesu garrantzitsu hau irudiko puntu esanguratsu bat identifikatu eta maparekin uztartzean datza, biek bat egin dezaten. Horri esker energiaren banaketa eta kontsumoari buruzko ikerketak egin ahal izango ditugu.
Nazioarteko Egoitza Espazialetik lortutako irudien artxiboa. Gainera, mundua gauez koloretan erakusten duen mapa sortzen lagun diezagukezu..
Irudi honetan argiak zenbaitetan itsutu gaitzakeela ikusten da. Gauez argia jasotzeak loaren zikloari eragiteaz gain, minbizi mota batzurekin erlazionatuta dago ere.
Egungo teknologiak ahalbitzen du nahi ez dugun tokira argia ez isurtzea. Argiztapen sistema inteligenteek beharren arabera automatikoki argiztapena erregula dezakete.
Erabiltzekotan, aipa itzazu jarraian datozen izenak, mesedez: Sanchez de Miguel, A., Gomez Castano, J., Zamorano, J., Pascual, S., Angeles, M., Cayuela, L., ... & Kyba, C. (2014). Atlas of astronaut photos of Earth at night. ASTRONOMY & GEOPHYSICS, 55(4), 36-36.(prentsan).
Oharra: CoordFLAG = 5 duten irudiak dira soilik fidagarriak
Jatorrizkoa: http://www.nightcitiesiss.org.
Irudia geoerreferentziatzeko eman beharreko lehen pausua irudian agertzen den hiria kokatzea da. Hemen aurkituko dituzun irudiak, Nazioarteko Egoitza Espazialetik ateratako posizioan, jarreran, daude. Hiriak identifikatzeari ekiteko sakatu edozein puntu gorri lotura honetan http://crowdcrafting.org/app/LostAtNight
Erabiltzekotan, aipa itzazu jarraian datozen izenak, mesedez: Sanchez de Miguel, A., Gomez Castano, J., Zamorano, J., Pascual, S., Angeles, M., Cayuela, L., ... & Kyba, C. (2014). Atlas of astronaut photos of Earth at night. ASTRONOMY & GEOPHYSICS, 55(4), 36-36.(prentsan).
Sakatu edozein lokalizazio eta geoerreferentziatzeko dugun aplikazioan sartuko zara. Hauta itzazu Nazioarteko Egoitza Espazialeko irudietako puntu batzuk eta ondoren, kokapen bera bilatu mapan. Informazio horrek hiriko egiturak aurkitzen laguntzen digu. Jatorrizko aplikazioa hemen aurkituko duzu: http://crowdcrafting.org/app/nightcitiesiss
Erabiltzekotan, aipa itzazu jarraian datozen izenak, mesedez: Sanchez de Miguel, A., Gomez Castano, J., Zamorano, J., Pascual, S., Angeles, M., Cayuela, L., ... & Kyba, C. (2014). Atlas of astronaut photos of Earth at night. ASTRONOMY & GEOPHYSICS, 55(4), 36-36.(prentsan).